PRAKTIKA ONAK VS BALIABIDEAK

Hasteko bi adibide aztertuko ditugu. Lehenengoa, Ttantto, Txirritx eta Xango dira, unitate didaktiko ezberdinak dira eta ordenagailurako joko batzuk aurkitzen ditugu, bakoitzaren barnean ariketa ezberdinak aurkitzen ditugu, koloreak, zenbakiak… barneratzeko jolas ezberdinak eskaintzen ditu. Bigarrena, Iñurri gorri iñurri beltz da, jolas ezberdinak aurrera nola eraman erakusten ditu inurri batzuen bidez, sokasaltoa edo esku-jolasak besteak beste.

 

 

Bi adibide hauek aukeratu ditugu Haur Hezkuntzan geundenean asko erabili izan ditugulako biak eta Ttantto, Txirritx eta Xango eta Iñurri gorri iñurri beltzek modu bisualean azaltzen dizkigute ekintza edo ezaugarriak.

Baina, hauek praktika onak al dira? Edo baliabide ezberdinak dira?

Zer dira baliabideak?  Zerbait lortzeko bitartekoa izan daitekeen ahalbidea, tresna. Eta orduan, zer dira praktika onak? Praktika onak hezkuntzan zeharkakoak diren eta ikastetxeen emaitzetan eragina duten planak erakusteko modu bikaina bilakatu dira. UNESCOren ustez Praktika Onak berritzaileak, eraginkorra, jasangarria eta errepika daitekeena izan beharko lukete. i.g,(2018)

Garrantzitsua ikusten dugu praktika onen eta baliabideen arteko desberdintasunak zehaztea. Esan bezala, Praktika onak ekintza desberdinak dira, ikasleen ikaste prozesuak hobetzeko balio dutenak eta baliabideak aldiz, ekintzak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren tresnak dira. Horregatik, esan genezake praktika onak aurrera eramateko baliabideak beharrezkoak ditugula.

Adibide hauek praktika on moduan saltzen diren arren, baliabide soilak dira. Izan ere, ez dituztelako aldaketarik lortzen.

Jarraian praktika on bat diseinatu dugu, gure ustez haurraren beharrak asetzeko baliagarria izan daiteke  eta bertan bere sentimenduak azaleratuko ditu.


EGUNEROKO DIGITALA

  • Haurrek egunerokotasunean egiten duten hori irudikatzen dute “istorio” txiki batean. Storyjumper moduko aplikazioetan esaterako.
  • Bertan argazki eta marrazki ezberdinak txertatu
  • Sentimenduak azaleratu
  • Nahi dutenean egingo dute, ez da derrigorrezkoa izango
  • Ordenagailu zein tablet taktilak erabili horretarako
  • Bakoitzak bere kontua izango du eta bertan gordeko dira beraien istoriatxo guztiak
  • Amaieran norbaitek kontatzeko gogoa badu, ipuintxoren bat kontatzeko aukera izango du, horrela, denen artena sentimenduak azaleratzen dituzte.

Ondorioz esan dezakegu baliabideak eta praktika onak ezberdintzea oso zaila dela, azken batean praktika on bat sortzeko baliabideak erabiltzea beharrezkoa delako. Horregatik zerbait praktika on moduan saltzen diguten arren, orokorrean baliabideak dira.

Praktika ona izateko Puenteduraren (d.g) arabera, SAMR monografikoak proposatutako galderen inguruan hausnartu beharra dago. Horrez gain, konpetentzia digitalak (informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea…) ere kontuan hartu behar dira.

Hori dela eta, guk proposatutako Eguneroko Digitala baliabidea izan beharrean, praktika ona izateko ezinbestekoa da haur bakoitzaren egunerokoa eskolako blogera igotzea. Horrela, gurasoak haurrek egindakoa ikusgai izango dute eta egindakoaren inguruko informazioa izango dute.

Gure praktika ona hemen kokatzen dugu. Ordezkapena, non teknologia elementu ordezkari modura txertatzen den, baina, ez da aldaketa metodologikorik gertatzen.

Proposamen honekin haurren konpetentzia digitalak bermatzen dira, informazioa, komunikazioa eta edukiak sortzea hain zuzen ere, gainera, haien sentimenduak adierazteko praktika aproposa da.

Azkenik, hemen uzten dizuet egindako aurkezpen txikitxoa amaze programa erabilita:

https://app.emaze.com/@AOIOIWWFL/eguneroko-digitala