Nortasun digitala

identidaddigital-e1447239433237.png

Hasteko, identitatea zer den argi izan beharreko terminoa dela uste dut. Juliok (2017) dioen moduan, identitatea edo nortasuna lehenbizi pertsonala da eta bat da, baina elementu askoz osatua dago, hau da, plurala da. Beraz, ezaugarri ezberdinez osatutako identitate bat dugu, bakarra dena eta gure sareko jardunean ere identitate horren ezaugarri zehatz batzuekin murgiltzen gara.

Interneten dugun identitate digitalaren garrantzia handia da eta online ospearen kudeaketa funtsezkoa da, sarean agertzen den informazio guzti honek norbanakoaren irudia kaltetu dezakeelako. Baina, zergatik da hain garrantzitsua ospe digitala?

Ospe digitala, Fenandezek, Comesañak eta Rodriguezek (2016) dhjudiotenez, bakoitzaren aurkezpen-gutuna da eta edozein pertsonarentzat eskuragarri dago Interneten. Honen kudeaketa egokia baldin ez bada, aipatu moduan, norbanakoaren irudia kaltetu dezake bere informazio, argazki, bideo edo delakoak besteen eskura jarriz.

Aipatutakoa kontuan hartuz, argi dago honako hau pertsona orori eragiten diola, interneten mugitzen den informazioa anitza baita. Hori dela eta, hainbat pertsona eta esparrutan identitate digitala ondo kudeatzeko beharra ikus daiteke, kudeaketa okerrak sortu ditzakeen ondorioak jasan nahi ez badira.

enpresaAlde batetik, ospe digital desegokiak enpresa desberdinei era zuzenean eragin diezaieke, horregatik ospe kooperatiboa zaintzea funtsezkoa da enpresa ondo joan dadin. Honetan, mugimendu faltsuak, bezero kontentagaitzak edo enplegatu desleialak kalte asko eragin dezakete. Hori dela eta, Interneteko komunikazio estrategia zuzenak erabiltzeak salmentak, enpresaren irudia eta bezeroen iritzi positiboa izaten lagundu dezake, ospe txarraren krisia saihestuz. Aldi berean, konpainia handien zuzendariak, Internet-erabileraren hedapenagatik, publikoari eta kritikei ikusgaiago daude.

Bestetik, adibiderik argiena sare sozialak dira. Sare sozialen hedapenaren ondorioz, konturatu gabe, eduki pertsonal asko eta asko igotzen dugu, bakoitzaren irudia eta besteek gure inguruan duten iritzia kaltetu dezaketenak. Honekin batera, esan beharra dago, Internet-erabiltzaile ohikoenak, gaur egun, nerabeak eta gazteak dira eta horregatik, bere erakusketa oso garaia da, aipatutako sare sozialen bidez.

Hauek argitaratzen dituzten edukiak kontrolatzea zaila izan daitekeen arren, prebentzioa funtsezkoa da. Beraz, hori kontuan hartuta, igotzen diren edukiak zaintzea beharrezkoa da eta zerbait igo aurretik gure burua kaltetu dezakeen ala ez pentsatzea.

Jarraituz, bakoitzaren ospe digitala karrera profesionalean ere eragina du. Gure arrasto digitala behin betikoa da enplegua lortzeko orduan, interneten ematen dugun informazio guzti horrek enplegu aukeraketan eragin zuzena izan baitezake.

Identitate digitalaren ondorioz kaltetu daitezken esparruak ezagutu ondoren, jakin beharra dago lau gako daudela honako hau kontrolatu ahal izateko. Legálitas-eko Zuzenbide Zuzendaria den Lourdes Guzmánek gako hauek ematen ditu:

  1. Zaintza: Monitorizazio bidezko zaintza sarea kontrolatzeko. Honen bidez, gure inguruan zer dagoen, zer esaten den, nork, non esaten den jakin dezakegu, horren arabera modu egoki batean jokatu ahal izateko.
  2. Edukia: Besteen eskuetara iritsi nahi ez diren testu edo argazkiak ez publikatzea.
  3. Kudeaketa: Laguntzeko prest dauden aditu legalengana jotzea, sarean dauden eduki negatiboak ezabatzeko edo ezkutatzeko edo prebenitzeko gertatu ez dadin.
  4. Ebazpena: Aholku juridiko onen posiblea jasotzea bakoitzaren eskubideak ezagutzeko eta akzio juridikoetan asistentzia eta beharrezko laguntza jasotzeko.

Amaitzeko, nortasun digitalaren inguruko hainbat bideo esleitzen dizkizuet azaldutakoa hobeto ulertzeko eta adibide ezberdinak ikusi ahal izateko.