Netiketa

Netiketa sarean bete behar ditugun legeak eta arauak dira. Guztion artean sortzen ditugu etaíndice batez ere interneteko foroetan errespetuz eztabaidatzeko balio dute. Konpetentzia digitaleko komunikazio eremuan sartzen da, komunikazio esparrurako arauak baitira.

Garrantzitsua da honako hau lantzea, ingurune digitalean portaera egokia zateko, horrekin batera, portaera desegokiak hautemateko estrategiak ezagutzeko eta jarduteko protokoloak aplikatzen jakiteko.

Horrez gain, funtsezkoa da honen lanketa norbera eta gainerakoak online mehatxuetatik babesteko gaitasuna izateko, abusuak eta mehatxuak debekatzeko eta/edo salatzeko gai izateko eta ziberjazarpenari aurre egiteko eta jokabide desegokiak identifikatzeko estrategiak garatzeko.

Ingurune digitalean egoki jokatzeko hainbat arau daude, honakoak dira:

• Ez idatzi lagun baten horman soilik pertsona horren interesekoa den mezu bat.
• Ez idatzi lagun baten horman lagun hori kaltetu ahal duen inolako mezurik.
• Ez idatzi hizki larriz.
• Ez gonbidatu inor, bere horman idatzita, talde bateko kide izatera edo orrialde bat gustoko duela esatera.
• Ez iragarri gure gustoko gauzak besteen hormetan.
• Ez gonbidatu urruti bizi diren lagunak ekitaldi batera.
• Kontuz partekatzen dituzun argazki eta bideoekin!
• Ez etikatu inor argazki batean bere baimenarik gabe.
• Ez partekatu, baimenarik gabe, mezu pribatu baten bidez iritsi zaizun edozein eduki.
• Emotikonoak erabili gaizki ulertzeak ekiditzeko

Beraz, honako hauek kontuan izateafuntsezkoa da zure eta gainontzekoen nortasun identitatea errespetatzeko eta ingurune digitalean modu egoki eta seguru batean nabigatzeko.