KONPETENTZIA DIGITALAK MAPA KONTZEPTUALA

Bizi garen gizarte digital edo jakintzaren gizarte honetan, denok konpetentzia digital jakin batzuk izatea beharrezkoa da, hauek oinarrizkoak baitira. Konpetentziak honakoak dira:

  • Informazioa: Gaitasuna izatea informazio digitala identifikatu, aurkitu, eskuratu, berreskuratu, gorde, antolatu eta aztertzeko, haren garrantzia eta helburua ebaluatuz.
  • Komunikazioa: Gaitasuna izatea ingurune digital batean komunikatzeko, on line tresnen bidez baliabideak elkarbanatzeko, beste batzuekin harremanetan jarri eta lan egiteko tresna digitalak erabiliz, komunitate eta sareekin elkarreragin eta parte hartzeko, kultura arteko kontzientzia izateko
  • Edukiak sortzea: Gaitasuna izatea eduki berriak sortu eta editatzeko (testu lanketakoak nahiz irudiak eta bideoak); lehendik zeuden edukiak eta ezagupenak integratu eta berregiteko; sormenezko adierazpideak eta multimedia outputak sortzeko eta programatzeko; lizentziak eta jabetza intelektualeko eskubideak ezagutu eta aplikatzeko
  • Segurtasuna: Gaitasuna izatea nork bere burua babesteko, datuak babesteko, nortasun digitala babesteko, segurtasun neurriak ezarri eta teknologia modu seguruan eta sostengarrian erabiltzeko
  • Arazoak konpontzea: Gaitasuna izatea beharrizan digitalak eta baliabideak identifikatzeko, helburuaren edo beharraren arabera egokienak diren tresna digitalak aukeratzeko, kontzeptuzko arazoak konpontzeko, teknologia sormenez erabiltzeko, arazo teknikoak konpontzeko eta norberaren edo beste batzuen gaitasun digitala eguneratzeko

Hurrengo irudi honetan, IKANOS testa egin ondorengo emaitzak aztertuta,  konpetentzia hauetan ni nola irudikatzen naizen azaltzen da, indargune, ahulgune eta erronkak zeaztuta.

Mapa kontzeptuala

mundu-mapa-e1520874677526.jpg