Iragarkiak aztertzen

índiceGaurkoan, iragarkiak aztertzen egon gara eta hauek duten influentziaz ohartzeko baliagarriak izan dira. Horrez gain, iragarkiek estereotipo eta genero rolak ezartzen dituzte eta aukeratutako adibidean azaltzen den moduan, haurrei txikitatik inposatzen zaizkie.

Aukeratu dugun iragarkia “Nancy camerino de estrellas” du izena eta neskei zuzenduta dago eta. Iragarkian kamerino bat irudikatzen dute eta Nancy eszenatokira irten aurretik preparatzen ari da. Panpina eta bere gehigarriak azaltzen dira marrazki bizidunekin batera. Horrez gain, kolore biziak, batez ere, arrosa eta argitasunarekin jokatzen du.

Iragarki osoan zehar agertzen diren gehigarriez pentsa dezakegu, hauekin emakumezkoak bizi behar dugula. Izan ere, gaur egun egungo gizarteak makilatu, prestatu… behar dugunak emakumezkoak garela erakusten digulako, eta honekin hau txikitxotatik erakusten ari gara. Hori dela eta ikuspuntu matxista duela esan dezakegu.

Hona hemen sortutako aurkezpena Genially aplikazioaren bidez, bertan iragarkiaren bideoa aurkituko duzue.