AMETS INGURUA AZTERTZEN

Gaurkoan, ipuin bat ekartzen dizuet “Amets ingurua aztertzen”. Ipuina Haur Hezkuntzako haurrentzat zuzenduta dago, 3 urtetik aurrera irakurtzeko aproposa. Ipuinak gizabanako bakoitzaren rol ezberdinak aurkezten ditu eta inguruko pertsona guztiak desberdinak direla erakusten du.

Amets,gure protagonista, 5 urteko mutiko alai eta behatzailea da, kotxeak eta loreak gogoko dituena. Istorioan zehar, inguruko pertsonak aztuko ditu haur honek, irakasleak, lagunak, lagunen gurasoak… Horrela, ingurua ulertzen hasiko da eta denak oso desberdinak direla konturatuko da. Amaieran, desberdintasuna polita dela aitortzen du.

Azkenik, ipuina Story Jumper programaren bidez sortu dugu. Bertan, egindako marrazkiak sartu ditugu eta audio bidez ipuinaren narrazioa ere entzun daiteke. Esan beharra dago, hezitzaileentzat erramienta polita eta baliagarria dela honako programa hau, gai interesgarri askoren inguruko istorioak sortzeko aukera ematen baitu.