IKT ETA HEZKUNTZAREN INGURUKO HAUSNARKETA

XXI.mendeko gizarte hau, gizarte digital edo jakintzaren gizartea dela esan daiteke. Egia esan, teknologia berrien etorreraren ondorioz, bizi garen mundua erabat aldatu egin dute eta hori dela eta, teknologia berri hauek denon egunerokotasunean erabiltzen ditugu.

Gizartea, gizarte digitala bilakatzearen ondorioz, hezkuntza mailan izan diren aldaketak nabarmenak izan dira azken aldian. Teknologia berriekin bat, konpetentzia digitalak izatea beharrezkoa da eta hauek garatzeko bideetako bat eskola da. Baina, egokia al da IKTak eskolan erabiltzea? Eta Haur Hezkuntzan?

Eskola, gaur egungo gizartera moldatu behar denez, teknologiak eskolan ezarri behar dira haurrek hauekin kontaktua izaten hasteko. Horrekin bat, Haur Hezkuntzan ere txertatzea egokia izango litzake. Hala ere, hauek txertatzeko metodologia egokia funtsezkoa da eta hor dago erronka. Askoren galera honako hau izan daiteke; zertarako erabili daitezke IKTak haur txikiekin?

Haur Hezkuntzako etapan, teknologia berriekin lehenengo kontaktua izateko aukera izango dute haurrek eta IKTen bidez, hezitzaileren parte hartzea zeharkakoa bihurtzen denez, haurrak gelako protagonistak bihurtuko dira. Hauek gelan txertatzea aberasgarria, oso bisualak eta arreta pizteko baliagarriak izan daitezke.

Teknologia berrien erabilera sustatzeko modu egokiena, proiektuen bidez txertatzea da. Beti ere, haurrak esploratzea, gozatzea, garatzea eta beraiek bere jakintzak eraikitzea helburua izanda. Gainera, ordenagailua, arbel digitalak eta horrelako baliabide teknologikoak erabili daitezke haurrekin, jolasentzako, bideoak ikusteko, pelikulak, abestiak, ipuinak entzuteko … honekin batera, ordenagailurako hainbat aplikazio didaktiko ere badaude, adibidez, praktiketan ikusitako Argitxo edo Ttanttorenak.

Azkenik, IKT komunikazio arloan ere mesedegarriak dira, familia-irakasleen arteko komunikazioa bermatu daitekeelako, korreo bidez, whatsapp bidez, eskolako webgunea eta abar.