Iragarkiak sortzen. EcoCrocs

Lehengoan iragarkiak aztertzen ibili ginen, gaurkoan aldiz, iragarkiak sortzea egokitu zaigu. Beraz, hurrengo lerroetan EcoCrocs iragarkia aurkeztuko dizuet.

Hasteko, sortutako iragarkiaren deskribapen txiki bat egitea aproposa iruditzen zait. Iragarkiak, EcoCrocs zapatilak aurkezten ditu, haur zein helduentzako aproposak. Bideoan, zapatila hauek erabili daitezken egoera eta leku desberdinak azaltzen dira.

Horrez gain, zapatila hauek erostearen abantailak aipatzen ditu narratzaileak, hala nola, haurrak janzteko errazak, kordoirik gabekoak, uretarako zein kalerako aproposak, azkar lehortzen dira, oso erosoak, garbitzeko errazak, kolore anitzekoak …

Gainera, material ekologiko eta birziklatuz eginda daude eta zaborretara bota ezkero, ez dute gure ingurumena kutsatuko.

Hona hemen iragarkiaren link-a:

Jarraituz, aipatu beharra dago iragarkia egiteko prozesu bat jarraitu behar izan dugula, non honen planifikazioa zehaztu dugun. Grabaketa, 9 eta 14 ean egitea pentsatu genuen, izan ere, ordu ez presentzialetan ere egin dugu lan. Gidoia eta storyboard-a, grabatu aurretik amaitu ditugu, hala ere, aldaketa batzuk egin behar izan ditugu grabatu ostean, esaterako, gidoiaren azken zatia.

Hona hemen iragarkia egiteko erabili ditugun gidoiak, literarioa eta grafikoa:

gidoia.JPG

 

2.10 - Página 1

Amaitu baino lehen, ondorioztatu daiteke publizitatea komunikazio prozesu masiboa dela eta honako hau uneoro azaltzen dela gure eguneroko bizitzan, telebistan, irratian, kaleko karteletan, egunkarietan …

Publizitateak funtzio desberdinak dituen arren, batez ere ikuslearen arreta bereganatzea eta publikoa komunikazioaren bitartez konbentzitzea dira bere funtzio nagusiak. Horrela, bere helburu nagusia beteko litzateke, produktua saltzea.

Guk sortutako iragarkia sortzerako momentuan, Crocs iragarkiak kontuan hartu ditugu eta hauei gehigarri batzuk egin. Gainera, haur zein helduei zuzentzea aproposa iruditu zaigu eta iragarkian ez dira genero desberdintasunik egiten, guretzat hori oso garrantzitsua baita.

Lan honi esker, iragarkiek duten garrantziaz eta influentziaz ohartu naiz eta askotan txikiei hauen bidez genero rolak, desberdintasunak, gizarte kanonak, estereotipoak eta abar ezartzen zaizkiela. Beraz, esan daiteke iragarki askok eragin txarra dutela eta hauen ideia horiek apurtzeko beharra dagoelakoan nago.

Bestetik, iragarki bat sortzeak behar duen atzeko lan horretaz ere konturatu naiz. Ikusten dugun hori produzitzeak dakarren lana, hain zuzen ere, aurretik planifikatutako eta ondo pentsatutako gidoi bat gabe ez bada iragarki onik aterako.

Azkenik, talde lanari dagokionez, ondo moldatu gara taldean. Gure arteko komunikazioa egokia izan da eta iragarkia sortzeko, ideia desberdinak partekatu ditugu eta adostasun batera heltzea ez da zaila izan. Beraz, esan dezaket, eroso sentitu naizela beraiekin lan egiten.