Cyberbullying-a

Oso garrantzitsua da gaztetatik haurrei babes digitalaren inguruko informazioa partekatzea, hauek ekar ditzaketen zailtasun eta arazoen berri emanik. Gaur egun, %80ak ciberbullying kasuak jasaten dituzte, non sarritan hauen sorrera ikasgela den.Hori dela eta, hezkuntzak kasu hauek ekiditeko eta aurrera jarrai ez dezaten, esku hartzea nahitaezkoa da, eta honekin batera, hainbat prebentzio jarriz. Baina, zer da cyberbullying-a zehatz mehatz?f4da13af121f990cdc2f8281c030d192

Bullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa da. Beste pertsonengan esetsaldi psikologikoa egiteko medio telematikoak erabiltzea da. Normalean, indarkeria hau gizarte saretan agertzen da eta komunikabideetan ere ager daiteke. Zigor-delitu batengan hartzen da.

Sarri, hezkuntzan jaso izan diren bullying kasuen ostean ciberbullying-a ematen da. Ondorioz, hau jasaten duten ikasleek ez dute eskola joateko nahia izaten; honetaz gain, beraien eskolako errendimenduak beherantz egiten du. 

Ikasgeletan hau detekta daiteke hainbat eragileren eraginez, horretarako hezitzailek ingurua behatzea funtsezkoa da; hala nola, ikasleenganako aldaketak (jarrera, umorea); klaseetako presentzia falta, ez dute kasurik egiten, bere munduan egon… Gainera, gainontzeko kideetatik banantzen da, bakardadea bilatuz.

Honekin lotuta, aitortu beharra dago, bullying-a eta cyberbullying-a denon ardura dela eta hala adierazi du Alanek (2018) Argia aldizkariko artikuluan. 2009an hasi ziren Finlandian KiVa metodoa erabiltzen, bullying edo eskola jazarpenari aurre egiteko. Erasotzaileen kopurua erdira eta biktimena heren bat jaistea lortu dute, eta herrialdeko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen %90etan ezarri da. Metodoaren arrakasta ikusita, hamar bat herrialdetara hedatu dute eta gurean ere, KiVa aztertzeko lan jarduna antolatu du Ikastolen Elkarteak. Besteak beste, programaren nazioarteko koordinatzaile Johanna Alanen izan dute gonbidatu. Horrelako planak, kanpainak eta egitasmoak oso garrantzitsuak dira hezkuntzan ezartzea. 

Jarraian, WeVideo programarekin cyberbullying-aren inguruan egindako bideoa aurkituko duzue.