IKTak nola ezarri hezkuntzan? eta haur hezkuntzan?

Maria de Juanak (2002-03) argitaratutako proposamen gida irakurri eta zehazki, IKTak curriculumean integratzeko plana aztertu dut, teknologia hezkuntzan nola lantzen den ikusteko.

Proposamen honen arabera, teknologia berriek dituzten pedagogia-aukerak ateratzeko nahia ikusi da eta horrek suposatzen du behar diren tresnak eskuratzeko beharra dagoela, hezkuntza-helburuak eta betebeharrak aurrera eramateko. Horretarako, guztion konpromisoa behar, helburuak borondatez aurrera eramateko bakoitzak bere posibilitateen neurrian, baina talde-lanaren eta lankidetzaren izaeraz kontuan hartuz.

Teknologia berrien garrantzia ikusita eskolan hainbat modutara ezartzeko proposamena planteatu du idazle honek. Alde batetik, IKTen erabileraren tailerrak prestatzea eskolan, ikasle guztien eskura daudenak eta honekin batera, informatika ikastaro ezberdinak.

Egia esan, honako hauek Lehen Hezkuntzan oinarritzen dira batez ere, baina, Haur Hezkuntzan ere IKTak ezartzeko aukera ere badago. Horregatik, txikienen geletan ordenagailu txokoa proposatu dute. Baliabide eragingarriagoa eta motibagarriagoa dela dio eta gainera, abilezi-teknologikoak ere garatzen dira; ordenagailua piztu/itzali, sagua erabili, Paint programaren bidez marrazkiak sortu … Horrez gain, aplikazio desberdinak ere proposatzen ditu: Tantto, bat eta bat, Txirritx, Ipuinen Mundua, Xango …

Azaldutakoarekin lotuta, eta Urtxintxa Proiektuaren (d.g) IKTen atalean azaltzen denez, gelan erabiltzen dituzten aplikazioak etxean gurasoekin batera erabiltzeko aukera ere badute haurrek. Horrela, haurrek ikasten dituzten abestiak, ipuinak eta  jolasak gurasoei erakusteko eta beraiekin gozatuko dituzte.

Amaitzeko, Azkue Fundazioaren Egunkaria (2017) deitzen den webgune interesgarri batekin uzten dizuet, non aplikazio desberdinak agertzen diren Haur Hezkuntzako umeei zuzenduta.

→  Haurrentzako euskarazko 50 aplikazio baino gehiagoko bilduma: jolastuz ikasiz!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s